Scroll Top
19th Ave New York, NY 95822, USA

ZIURTAGIRIAK

Ziurtagiriak
Nazioarteko arauak eta ziurtagiriak, bilgarrien ekoizpenaren eta enpresa-kudeaketaren esparruetan dugun egiten jakitearen berme.
iso9001

ISO 9001:2008 arauak, Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeak (ISO) egindakoak, Kalitatea Kudeatzeko Sistemak baterako betekizunak zehaztu ditu, eta betekizun horiek erakundeek euren barruan aplika ditzakete, produktua edo zerbitzua erakunde publiko batek edo enpresa pribatu batek – edozein tamaina izanda ere – egiten badu kontuan hartu gabe, bere burua egiaztatzeko edo kontratuzko helburuekin.

ISO (International Standard Organization) erakunde independentea eta gobernuz kanpokoa da, eta gaur egun, hainbat herrialdetako 162 kide ditu. Erakunde hori Bigarren Mundu Gerraren ostean sortu zen (1947ko otsailean): 25 herrialdetako ordezkariak bildu ziren Ingalaterran, munduko estandarrak koordinatu eta bateratzearren.

Herrialdeen arabera, “ISO 9001” arauak hainbat izen izan dezake, hots, herrialde bakoitzean haren ordezkari den erakundearen izena gehitzen zaio – UNE-EN-ISO 9001:2008 (Espainian), IRAM-ISO 9001:2008…-, arauaren azken eguneratzearekin batera.

ISO 9001 arauak kudeaketa-ereduaren betekizunak barne hartzen ditu

nimf

(NIMF) 15. zk.: Landare-osasunerako Neurriei buruzko Nazioarteko Arauak (NIMF), 15. zenbakidunak, Elikadura eta Nekazaritzako Erakundeak (FAO) sortu zuenak, kanpo-merkataritzan erabiltzen diren zurezko bilgarriak arautzen ditu eta herrialdeetan basoko izurriak eta gaixotasunak sartu eta barreiatzeko arriskua txikiagotzeko landare-osasunerako neurriak azaltzen ditu.

Arau hori beharrezkoa da herrialde industrialenetara – EBko estatu kideak, AEB, Kanada, Mexiko, Txina, Korea, Australia eta Zeelanda Berria, besteak beste – esportatzen bada. NIMF-15 araua sinatu duten herrialdeek, arautegi horren arabera tratatu, markatu eta egiaztatu ez diren zurezko palet, kutxa edo bilgarrietan dauden salgaiak haietara pasatzen ez uzteko eskubidea dute.

Europar Batasunak NIMF 15 arauaren landare-osasunerako tratamenduak erkidegoko legerian sartu du, eta horretarako, 2005eko martxoaren 1ean indarrean sartu zen 2000/29/EC Zuzentaraua aldatu du. Espainian, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa (MAPA, gaztelaniaz) arduratzen da, Landare Osasunerako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 15. zenbakidun NIMF araua aplikatzeko baimena duten enpresen erregistroa kudeatzeaz.

.