Embalajes Hegoaldea

Zurezko bilgarrietan espezialistak

Babestu zure produktoak eta horien berme den marka-irudia

Enpresa

Embalajes Hegoalde, S.L. enpresa, zurezko bilgarrien alorreko enpresa ezberdinetan esperientzia handia metatu duten pertsona gogotsuz sortua da. Errronkari eutsiz, proiektu berezitu eta ilusionagarria bilgarrien sektorean sortuz.

Gure bilgarriak kontinente guztietatik dabiltza, bezeroen entzute irudia bermatzen.

Saihestu eragozpenak eta atzerapenak. Jarri zure salgaiak profesionalen ardurapean. Kalitatea eta ganora bermatzen dizkizugu.

kontaktua

PRODUKTUAK

Caja Tipo A
A motako kutxa

Bases y Trincaje
Oinarriak eta karga lotzekoak

Caja Tipo B
B motako kutxa

Mercancia delicada
Salgai hauskorrak

Jaulas Tipo B
B motako kaiolak

Carga y descarga
Zamalak

Aluminio al vacío
Hutseko aluminioa

Almacenaje
Biltegiratzekoak

 

ZERBITZUAK

Lankidetza

Zure beharren araberako bilgarriei buruzko aholkuak eta konponbideak eskaintzen dizkizugu.

Garraioa

Geure ibilgailu-flota dugu, salgaiak bezeroek agintzen duten lekuetan azkar entregatzeko.

Maneiua

Bezeroen salgaiak maneiatzeko teknologia beharrezkoa dugu, hala nola, eskorgak edo zubi-garabiak.

Pisatzea eta errotuloa jartzea

Edonolako materialak pisatzea. Materialetan errotulua jartzea eta horiek markatzea. Kutxetan eta kaioletan errotulua jartzea eta horiek markatzea.


Logistika

Bilgarrien gaineko zure behar guztiak geure gain hartzen ditugu, baita logistikaren alderdi guztiak ere: aholku ematen hasita, helmugan salgaia entregatu arte.

Enbalajea

Edozein makina, salgai eta ekipamendu-ondasun enbalatzeko konponbideak ematen ditugu, horien konplexutasuna, tamaina edo pisua kontuan hartu gabe.

Tailer Mugikorra

Bezeroek agintzen duten lekuan edozein lan egiteko beharrezko guztiarekin hornitutako ibilgailuak ditugu. Gure tailerra bezeroen instalazioetara hurbiltzen dugu.

Zama lotzea

Edukiontzien zamalanak, espazioak optimizatzen. Edukiontzietan zamak lortzea, edonolako materialekin eta finkatzeko sistema homologatuekin.

ARAUAK ETA ZIURTAGIRIAK

Nazioarteko arauak eta ziurtagiriak, bilgarrien ekoizpenaren eta enpresa-kudeaketaren esparruetan dugun egiten jakitearen berme.

ISO 9001

ISO 9001:2008 arauak, Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeak (ISO) egindakoak, Kalitatea Kudeatzeko Sistemak baterako betekizunak zehaztu ditu, eta betekizun horiek erakundeek euren barruan aplika ditzakete, produktua edo zerbitzua erakunde publiko batek edo enpresa pribatu batek – edozein tamaina izanda ere – egiten badu kontuan hartu gabe, bere burua egiaztatzeko edo kontratuzko helburuekin.

ISO (International Standard Organization) erakunde independentea eta gobernuz kanpokoa da, eta gaur egun, hainbat herrialdetako 162 kide ditu. Erakunde hori Bigarren Mundu Gerraren ostean sortu zen (1947ko otsailean): 25 herrialdetako ordezkariak bildu ziren Ingalaterran, munduko estandarrak koordinatu eta bateratzearren.

Herrialdeen arabera, “ISO 9001” arauak hainbat izen izan dezake, hots, herrialde bakoitzean haren ordezkari den erakundearen izena gehitzen zaio – UNE-EN-ISO 9001:2008 (Espainian), IRAM-ISO 9001:2008…-, arauaren azken eguneratzearekin batera.

ISO 9001 arauak kudeaketa-ereduaren betekizunak barne hartzen ditu

NIMF-15 (tratamiento térmico)

(NIMF) 15. zk.: Landare-osasunerako Neurriei buruzko Nazioarteko Arauak (NIMF), 15. zenbakidunak, Elikadura eta Nekazaritzako Erakundeak (FAO) sortu zuenak, kanpo-merkataritzan erabiltzen diren zurezko bilgarriak arautzen ditu eta herrialdeetan basoko izurriak eta gaixotasunak sartu eta barreiatzeko arriskua txikiagotzeko landare-osasunerako neurriak azaltzen ditu.

Arau hori beharrezkoa da herrialde industrialenetara – EBko estatu kideak, AEB, Kanada, Mexiko, Txina, Korea, Australia eta Zeelanda Berria, besteak beste – esportatzen bada. NIMF-15 araua sinatu duten herrialdeek, arautegi horren arabera tratatu, markatu eta egiaztatu ez diren zurezko palet, kutxa edo bilgarrietan dauden salgaiak haietara pasatzen ez uzteko eskubidea dute.

Europar Batasunak NIMF 15 arauaren landare-osasunerako tratamenduak erkidegoko legerian sartu du, eta horretarako, 2005eko martxoaren 1ean indarrean sartu zen 2000/29/EC Zuzentaraua aldatu du. Espainian, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa (MAPA, gaztelaniaz) arduratzen da, Landare Osasunerako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 15. zenbakidun NIMF araua aplikatzeko baimena duten enpresen erregistroa kudeatzeaz.

KOKALEKUA

Berreteaga Bidea, 19, Pabellón 16
48180 Loiu (Larrondo) Bizkaia, España
Tlf: 944 536 829 – Fax: 944 530 185

HARREMANETAN JARTZEKO

Berreteaga Bidea, 19, Pabellón 16
48180 Loiu (Larrondo) Bizkaia, España
Tlf: 944 536 829 – Fax: 944 530 185

Si continuas utilizando este sitio, aceptas el uso de las cookies. Más información

Las opciones de cookie en este sitio web están configuradas para "permitir cookies" para ofrecerte una mejor experiéncia de navegación. Si sigues utilizando este sitio web sin cambiar tus opciones o haces clic en "Aceptar" estarás consintiendo las cookies de este sitio.

Cerrar